Nextcloud Erabiltzaile GidaNextcloud Erabiltzaile Gida
  • Informazio orokorra
  • Ezarpenak
  • Fitxategiak eta karpetak
  • Fitxategiak
  • Karpetak
  • Thunderbird integrazioa
  • Egutegiak eta kontaktuak Android gailuekin sinkronizatzea
  • Egutegi bat Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Kontaktuak Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Mahai Gaineko Aplikazioak
  • Mugikorretako aplikazioak
  • Informazio orokorra
  • Ezarpenak
  • Fitxategiak eta karpetak
  • Fitxategiak
  • Karpetak
  • Thunderbird integrazioa
  • Egutegiak eta kontaktuak Android gailuekin sinkronizatzea
  • Egutegi bat Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Kontaktuak Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Mahai Gaineko Aplikazioak
  • Mugikorretako aplikazioak
  • Mahai Gaineko Aplikazioak
  • Mugikorretako aplikazioak

Mugikorretako aplikazioak

Dokumentu honetan Nextcloud inguruneak Android zein IOS gailuetarako eskaintzen dituen aplikazioak landuko ditugu. Aplikazio hauek Nextcloud enpresak berak garatutakoak dira.

Eskuragarri dauden aplikazioak

Une honetan (2024/10) mugikorretarako hiru aplikazio nagusi daude:

  • Nextcloud: Nextclouderako aplikazio nagusia. Gure Nextcloud instantziako fitxategi/karpetak atzitu eta kudeatzeko aplikazioa.
  • Nextcloud Talk: Hizketaldia aplikazioko txat geletan zein online bileretan parte hartzeko aukera ematen du.
  • Nextcloud Notes: Oharrak aplikazioko oharren kudeaketa egiteko aukera ematen du.

Aplikazioak instalatu

Aipatutako aplikazioak Android zein IOS sistemetan daude eskuragarri, kasu bakoitzean dagokion dendan:

  • Android (Google Play)
    • Nextcloud: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.nextcloud.client&hl=eu
    • Nextcloud Talk: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.nextcloud.talk2&hl=eu
    • Nextcloud Notes: https://play.google.com/store/apps/details?id=it.niedermann.owncloud.notes&hl=eu
  • IOS (APP Store):
    • Nextcloud: https://apps.apple.com/es/app/nextcloud/id1125420102
    • Nextcloud Talk: https://apps.apple.com/es/app/nextcloud-talk/id1296825574
    • Nextcloud Notes: https://apps.apple.com/us/app/nextcloud-notes/id813973264

Aplikazioetan saioa hasi

Kasu guztietan aplikazioa instalatu eta martxan jarri ostean gure Nextcloud instantziako kontuarekin lotu behar da. Horretarako gure dispositiboa (mugikorra) gure kontuarekin lotu behar dugu.

Prozesu honetan nabigatzaile bat irekitzen da gure Nextcloud instantziara apuntatuz eta instantzia horretan gure kontuarekin saioa hasi ondoren uneko dispositiboa onartzen dugu.

Hau egiteko hurrengo pausuak jarraituko ditugu:

  1. Gure Nextcloud instantziaren helbidea zehaztu

Aplikazioa martxan jartzean gure Nextcloud instantziaren helbidea eskatu digu, zehaztu URL helbide osoa eta aurrera egin.

  1. Segurtasun abisua

Segurtasun abisua agertuko zaigu galdetuz ea benetan dispositibo bat konfiguratzen hari garen, aurrera egingo dugu "Hasi saioa" emanda.

  1. Saioa hasi

Saioa hasteko formularioa zabalduko zaigu, hor gure kredentzialak zehaztu eta saioa hasiko dugu "Hasi saioa" emanda.

  1. Sarbidea baimendu

Gure kontuarekin saioa hasita, konfiguratu nahian hari garen dispositiboa onartzeko eskatuko zaigu.

  1. Gure kontua zabalduko zaigu aplikazioan

Dispositiboa baimendu ostean aplikaziora itzuliko gara eta iada gure Nextcloud kontuarekin lotuta izango dugu.

Nextcloud Client - Hasierako orria

Prev
Mahai Gaineko Aplikazioak