Kontaktuak Thunderbirdekin sinkronizatzea
Thunderbird bidez zuzenean sinkronizatu daitezke Nextcloudeko kontaktuak. Horretarako Thunderbirden gure Nextcloud instantziako helbide-liburuak gehituko ditugu CardDAV protokoloaren bidez.
Integrazio hau thunderbirden beraren aukerak jarraituz egiten da oso modu errazean.
Nextcloud instantziako helbide-liburuak sinkronizatu
Thunderbirdeko kontaktuen atalean helbide-liburu berria gehitzeko prozesua martxan jarri. Helbide-liburu berria aukeren hartean Gehitu CardDAV helbide-liburua aukera hartuko dugu.

Gure Nextcloud instalazioaren kokapena eta erabiltzaile izena eskatuko dizkigu:
- Erabiltzailea: Nextcloud instantziako zure erabiltzailea.
- Kokapena: Nextcloud instantziaren URL helbidea.

Aurrera egiteko gure Nextcloudeko kontuaren pasahitza eskatuko digu.

Orain arte sartutako datuak zuzeneak badira, gure Nextcloud instantzian ditugun helbide-liburuak zerrendatuta agertuko dira. Thunderbirdekin sinkronizatu nahi ditugunak aukeratuko ditugu.

Listo! honekin iada thunderbird-en gure Nextcloudeko helbide-liburuak ditugu sinkronitzatuta. Kontaktu berri bat sortu edo aldatzean, aldaketa zuzenean igoko da Nextcloud instantziara eta alderantziz. Nextcloud instantziarekin lotuta ditugun dispositibo guztietan sinkronizatuko da aldaketa.

Kontaktu berriak automatikoki Nextcloud instantzian gorde
Mezuak jaso/bidali ahala thunderbirdek kontaktuak automatikoki gordetzen ditu (defektuz aukera hau gaituta dago) adierazitako helbide-liburuan. Defektuz thunderbirden helbide-liburu lokala erabiltzen du, ondorioz, kontaktu berri hauek ez dira Nextcloud instantziako helbide-liburutegiarekin sinkronitzatzen.
Hau zuzentzeko, thunderbirdi kontaktu berriak Nextcloud instantziako helbide-liburuan gordetzeko esango diogu.
Thunderbird ezarpenak irekiko ditugu.

"Mezu-prestatzea" barneko "Helbideratzea" atalean dagoen "Gehitu hemen automatikoki bidalitako posta-helbideak:" aukeran gure Nextcloud instantziako helbide-liburua aukeratuko dugu.

Thunderbirdeko kontaktu zaharrak Nextcloudera igo
Aurreko pausuak eginda Nextcloudeko helbide-liburuak sinkronizatuta izango ditugu, baina thunderbirdek bere helbide-liburu propioak erabiltzen ditu. Bertan gordetako kontaktuak Nextcloud instantziara eraman nahi baditugu sinkronizaziorako nahikoa da kontaktuak helbide-liburu batetik bestera mugitzea arrastratu-eta-jaregin eginaz.