Nextcloud Erabiltzaile GidaNextcloud Erabiltzaile Gida
  • Informazio orokorra
  • Ezarpenak
  • Fitxategiak eta karpetak
  • Fitxategiak
  • Karpetak
  • Thunderbird integrazioa
  • Egutegiak eta kontaktuak Android gailuekin sinkronizatzea
  • Egutegi bat Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Kontaktuak Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Mahai Gaineko Aplikazioak
  • Mugikorretako aplikazioak
  • Informazio orokorra
  • Ezarpenak
  • Fitxategiak eta karpetak
  • Fitxategiak
  • Karpetak
  • Thunderbird integrazioa
  • Egutegiak eta kontaktuak Android gailuekin sinkronizatzea
  • Egutegi bat Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Kontaktuak Thunderbirdekin sinkronizatzea
  • Mahai Gaineko Aplikazioak
  • Mugikorretako aplikazioak
  • Fitxategiak eta karpetak
  • Fitxategiak
  • Karpetak
  • Thunderbird integrazioa

Fitxategiak

Fitxategi bat (edo gehiago) kargatu

Fitxategiak gure ordenagailuko fitxategi-sisteman hautatu eta Nextcloudeko karpeta baten gainera arrastatu eta jareginez ere kargatu daitezke.

  1. Fitxategia edo fitxategiak gorde nahi ditugun karpetara joan eta goiko ogi-apurretako plus botoia sakatu.

  2. Kargatu fitxategia jartzen duen aukeran klik egin.

  3. Nextcloudera kargatu nahi ditugun fitxategi edo fitxategiak hautatu eta Ireki sakatu.

  4. Fitxategiak Nextclouden agertuko zaizkigu. Fitxategien tamainaren eta Interneteko konexioaren arabera igotzen denbora pixka bat igaro dezake.

Zure nabigatzaileak ez du HTML5 bideoentzako euskarririk.

PDFak eta bideoak ikusi

Nextclouden ditugun PDF fitxategiak edo bideoak ikusteko nahikoa da dagokion fitxategiaren izena agertzen den lerroan klik egitea.

Nextcloudek integratuak dituen PDF-irakurgailean edo bideo-erreprozigailuan irekiko zaigu fitxategia.

Zure nabigatzaileak ez du HTML5 bideoentzako euskarririk.

Fitxategi bat Collaborarekin editatzeko ireki

Nextclouden ditugun ODT dokumentuak, ODS kalkulu-orriak eta ODP aurkezpenak Collaborarekin (LibreOffice Online) ireki eta editatzen hasteko nahikoa da dagokion fitxategiaren izena agertzen den lerroan klik egitea.

Zure nabigatzaileak ez du HTML5 bideoentzako euskarririk.

Fitxategi baten bertsio zaharrago batera itzuli

Nextcloudek fitxategien bertsioen historiko bat gordetzen du. Horri esker, fitxategi baten une jakin bateko bertsiora joan gaitezke.

  1. Dagokion fitxategiaren errenkadako partekatzeko botoian klik egin eskuineko fitxak bistaratzeko.

  2. Bertsioak fitxan klik egin. Nextcloudek gordetako fitxategiaren bertsioen zerrenda agertuko zaigu.

  3. Nahi dugun bertsioa aukeratu eskuinaldeko dagokion gezi zirkularrean klik eginez eta fitxategia une hartan zeukan egoerara itzuliko da.

Zure nabigatzaileak ez du HTML5 bideoentzako euskarririk.
Last Updated:
Contributors: Manex Agirre
Prev
Fitxategiak eta karpetak
Next
Karpetak