Karpetak
Karpeta pertsonalak, partekatutako karpetak eta talde karpetak
Nextclouden 3 motatako karpetak daude. Ikonoaren arabera bereizten dira.
Karpeta pertsonalak. Karpeta hauek eta beren edukiak guk bakarrik ikus ditzakegu.
Partekatutako karpetak. Karpeta pertsonal bat norbaitekin konpartitzen dugunean edo gurekin konpartitzen dutenean partekatutako karpeta bihurtzen da. Konpartitzean emandako baimenen arabera beste erabiltzaileek dokumentuak ikusi, editatu... ahal izango dituzte.
Talde karpetak. Administratzaileek sortutako karpeta partekatu bereziak dira. Administratzaileak erabiltzaile taldeak sortu ditzake eta talde bakoitzari baimen desberdinak eman.