Informazio orokorra
Nextcloud sistemaren oinarrizko informazio orokorra.
Interfazearen azalpen orokorra
Nextcloudek hainbat aplikazio ditu: Fitxategiak, Egutegia, Posta, Kontaktuak, Hizketaldia, Oharrak, Bozketak, Galdetegiak... Aukera oso zabala da eta nahi izanez gero aplikazio berriak ere garatu daitezke.
Hala ere, aniztasun horren barruan aplikazio askok interfazearen ezaugarri orokor batzuk partekatzen dituzte erabilerrazago egite aldera.

Aplikazio guztiek goiko barra partekatzen dute. Bertan atal nagusi hauek daude:
Aplikazioa hautatzeko menua: Erabili nahi dugun Nextcloudeko aplikazioa hautatzeko balio du. Nextcloud instalazio bakoitzean beharraren arabera aukeratutako aplikazio zerrenda egoten da.

Eskuineko aldeko aukerak:
Bilaketa: Fitxategi, karpeta eta Nextcloudeko aplikazioetan (egutegiak, oharrak...) bilaketak egiteko aukera ematen du.

Kontaktuak: Nextcloud instalazioko erabiltzaileen eta Kontaktuak aplikazioko kontaktuen (baldin badaude) zerrenda.

Ezarpenak botoia. Erabiltzailearen ezarpenak eta abar biltzen dituen menua.

Aplikazioaren iragazki eta ekintzak: Ezkerreko aldeko zutabea da. Hautatutako aplikazioaren iragazki eta ekintzak agertzen dira bertan. Adibidez, Fitxategiak aplikazioan Fitxategi guztiak, Azkenak edo Gogokoak iragazteko aukera...
Aplikazioaren atal nagusia: Hautatutako aplikazioaren funtzionalitateen eremu nagusia da. Fitxategiak aplikazioan hemen agertuko zaizkigu karpeta eta fitxategien zerrendak. Honen barruko ohiko elementu batzuk:
Nabigazio barra: Aplikazioaren barruan non gauden erakusten duten ogi-apurrak agertuko zaizkigu hemen, adibidez, Fitxategiak aplikazioan uneko karpetaren bidea.

Berria botoia: Aplikazioaren arabera funtzionalitate desberdinak ditu, adibidez, Fitxategiak aplikazioan fitxategi eta karpeta berriak gehitzea.
Ikuspegia txandakatzeko botoia. Eskuineko aldean goiko barraren azpian dago. Adibidez, Fitxategiak aplikazioan Sareta edo Zerrenda ikuspegia aukeratu daiteke.