Egutegi bat Thunderbirdekin sinkronizatzea
Thunderbird bidez zuzenean sinkronizatu daitezke Nextcloudeko eguntegiak. Horretarako Thunderbirden gure Nextcloud instantziako egutegiak gehituko ditugu CalDAV protokoloaren bidez.
Integrazio hau thunderbirden beraren aukerak jarraituz egiten da oso modu errazean.
Thunderbirdeko egutegian "Egutegi berria..." botoiari emango diogu.

Gehitu nahi dugun egutegiaren kokalekuagatik galdetuko digu, sarean aukeratu behar dugu.

Gure Nextcloud instalazioaren kokapena eta erabiltzaile izena eskatuko dizkigu, informazioa zehaztu eta "Bilatu egutegiak" emango diogu.
- Erabiltzailea: Nextcloud instantziako zure erabiltzailea.
- Kokapena: Nextcloud instantziaren URL helbidea.

Gure kontuaren pasahitza eskatuko digu.

Gure Nextcloud instantziako egutegiak erakutsiko dizkigu, sinkronitzatzea nahi duguna/ditugunak aukeratu eta "Harpidetu" emango diogu

Nextcloudeko egutegia Thunderbirdeko egutegien artean azalduko da.
